nortzuk gara

Aukerak barneratuen gizarte-lan inklusioa errazten du Euskadiko espetxeetan eta gizarte zentroetan

Logo Aukerak - agencia de reinserción

Aukerak-Gizarteratzearen Euskal Agentziak Euskadiko espetxe-establezimendu eta zentroetan dauden pertsonen gizarteratze eta laneratzea errazten du. Zentro horietan enplegurako eta lan-produktiborako lanbide-heziketa sustatuz, antolatuz eta kudeatuz.

2021ean sortu zen zuzenbide publikoko ente gisa, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuordetzaren bidez, (Ikusi 3/2021 Legea, irailaren 30ekoa, Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentzia, sortzekoa).

Euskal Autonomia Erkidegoko Adminiztrazio Orokorraren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren baliabide propio eta zerbitzu tekniko izaera du. (Ikusi 9/2017 Legea, Azaroaren 8koa) ((ikusi 116/2016 Dekretua, uztailaren 27koa).

Jardueraren printzipio orokorrak, hauexek dira:

  1. Askatasun gabeko pertsona zigortuei lan produktiboa erraztea beraien lan-birgizarteratzea lortzeko.
  2. Lan produktiboa sustatzea eta kudeatzea, baina esandako aktibitatea, interes ekonomikoen lorpenen mendean jarri gabe.
  3. Presoen lan ordaintzea ohiko errendimendu, lanbide-kategoria eta benetako lan-ordutegiaren arabera.
  4. Emandako funtzioak betetzea, emakume eta gizonen arteko berdintasuna helburua aktiboki kontuan izanda.
Aukerak - Estatuak

Estatutuak

Aukerak - Nola egiten dugu?

Nola egiten dugu?